Skip to main content
Gure haurren ingurua, unibertsoa, euskaldunagoa izatea nahi duten familientzako ekimen berria da.
Maiatzaren 10ean ospatuko da aurtengo Herri Urrats. Hemen duzue egitaraua.
Apirilaren 23an Liburuaren Nazioarteko Eguna ospatu da kastolan, adin nahasketak sustatuz. Liburu trukeak eta literatur lehiaketak giro aparta sortu dute, liburuak dantzan ibili dira.
Pasa den urrian hasitako dinamikak Euskal Herriko hamaika ikastetxeetara heldu zen. Ehundaka elkarretaratze eta ekimenak izan genituen Euskal Herrian zehar eta Bilboko manifestazioa arrakastatsua izan zen oso.
XV. Elkartasun Kilometroa Bizipoza elkartearen alde egingo dugu. LH6ko ikasleek, geletan lanketa egin ondoren, honako triptikoa prestatu dute.
Korrika Txikia ospatu genuen Ibarrako kaleetan zehar. Bertan ikasle, langile eta familiek hartu zuten parte. Uzturpe ere euskararen alde!
LH 5, 6 eta DBH 1eko ikasleek, irakasleen laguntzaz, martxoak 8aren inguruko galdera jolasak egin dituzte eta elkarrekin, gai horren inguruan hitz egiten aritu dira. 
Aste Morearen barruan, DBH4ko ikasleak HH-ko geletara joan dira ipuin kontaketa antzeztua eskaintzera. Ikasle eta irakasleak erne-erne egon dira, eta ikuskizunaren barruan murgilduz, guztiek gozatu dute.
Aurreko astean eskolarteko bertso idatzien lehiaketa ospatu zen Billabonan ikastolen elkarteak antolatuta. LH 4. mailako Arene Altuna eta DBH 2.
Hizkuntzak egiten gaituen bezala, kontsumitzeko erak ere egiten gaitu herri. Gure kontsumo hautuek eredu eraldatzaile bat indartu dezakete, eta hori herria egitea da. Herria hizkuntza da, lurra da baina baita ekoizle eta…
Gure komunitatean une berezi bezain hunkigarria bizi genuen otsaila hasieran: Ixiarrek jubilazioari ekin zion, 39 urteko lan-ibilbide luze eta oparoari amaiera emanez.
Egun hauetan, Ibarrako Udalak Ikastolaren inguruko belarrak moztu ditu. Belar mozketa hori aprobatxatuz, Agenda 30 taldeak bultzatuta ikasleekin espazioaren garbiketa Auzolanaren bitartez egin dute.