Skip to main content

Uzturpeguna

Irudia
Uzturpeguna

Goizeko 11:00etan, irakasleek eta ikasleek elkarrekin prestatutako jaialdi ederraz gozatzeko aukera izan genuen. Jaialdiaren ardatza Euskal Musika hamarkadaz hamarkada izan zen, eta ikastolako ikasle guztiek parte hartu zuten. Amaieran, DBH 4ko ikasleen gurasoek agur berezi eta hunkigarria egin zieten seme-alabei.

13:00etan pilota txapelketako finalak jokatu ziren, eta goizari amaiera bikaina emateko, LH3 eta LH4ko gurasoek prestatutako paella zoragarria dastatu genuen guztiok.

Bazkalostean ere ez zen giro ona falta izan: photocall-a, aisialdi tailerra eta toka txapelketa izan ziren parte-hartzaileen gozamenerako. Egunari amaiera emateko, Loatzoren eskutik berbena izan genuen, eta ondoren, Isidro Larrañagaren Txarangaren doinuei jarraituz, ikastolatik plazarainoko kalejira alaiaz gozatu genuen.

ARGAZKIAK

Azken albisteak

Gure ikastolako txikienek tenperarekin esperimentatzeko aukera izan dute. Pintzelak eskuetan hartu eta kristalaren gainean margotuz, sormena eta irudimena lantzeko esperientzia aberasgarri eta dibertigarriaz gozatu dute.
Ikastolan arte-hezkuntzaren arloko eskaintza zabaldu nahi izan dugu aurten, ikasleei sormena, adierazpen artistikoa eta trebetasun praktikoak garatzeko aukera berriak eskainiz.
LH6.mailan “Mundua aldatzen ari da” proiektuan buru belarri gabiltza. Aldaketa hauen aztarnak ezagutzera etorri gara Zumaiara egun pasa.
Ostiralero bezala, Argitxo bere bidaia bereziarekin hasi da! Haur Hezkuntzako ikasleek Argitxo txandaka eramango dute etxera , asteburua elkarrekin igarotzeko.