Skip to main content

Antzerki tailerrak ikasturtea borobildu du emanaldi arrakastatsuarekin

Irudia
Antzerki tailerra emanaldia

Guztira bi pase eskaini dituzte, eta bertan LH1etik DBH3ra bitarteko ikasleek parte hartu dute, ikusleen aurrean euren talentua eta ahalegina erakutsiz.

Emanaldian lau obra izan dira protagonista: *Opor puzkartiak*, *Euskal fantasia*, *Alexio*, *Txulalai* eta *Ibarrako Akuaparka*. Adin eta maila desberdinetako ikasleek umorea, irudimena eta antzerkirako grina uztartu dituzte agertokian, publikoaren txalo zaparrada jasoz.

Ikasturtean zehar landutako testuak, pertsonaiak eta eszenak biziarazteko aukera izan dute gazte artistek, eta bi saioek giro ezin hobea sortu dute.

Emanaldiok agerian utzi dute etorkizun handiko artista ugari dugula gure artean! A zer artista kuadrilla!

ARGAZKIAK

Azken albisteak

LH5eko ikasleek egun paregabea igaro dute Donostian.
Tinko programaren barruan, LH 1., 2. eta 3.mailako ikasleak Tolosako Leidor aretoan izan dira.  Bertan Heidi, katamotzaren erreskatea pelikula ikusteko aukera izan dute. Goiz pasa ederra!
Haur hezkuntzako ikasleak hilabetero bezala liburutegira joan dira. Liburuz inguratutako txoko magiko honetan, ipuinak arakatzeko, irudiak behatzeko eta gehien gustatu zaizkien liburuak hautatzeko aukera izan dute.
Ikastolako txikienek Piparraren ibilbidearen zati bat egin dute. Gustura ibili dira piper ikurrak bidean zehar bilatzen eta inguruaz gozatzen.