Skip to main content

Gure haurrak ere badira

Irudia
Gure haurrak ere badira

Dinamika horren barruan milaka kamiseta saldu genituen, benetan eskaera uholde bat izan zelarik. Salmenta horiei esker, 66.000 euro batu genituen eta dagoeneko Palestinan daude, UNRWA eta Paz con Dignidad elkarteei esker. Kamiseta horietako taila guztietako ale batzuk oraindik ditugu biltegian. Erostera eta zuen inguruan eskaintzera animatu nahi zaituztegu. Azken esfortzu txiki batekin, denak agortu eta sosa pixka bat gehiago lortzeko. Elkartasunez, mila esker bihotz bihotzez.
Gure haurrak ere badirelako, jarrai dezala elkartasun uholdeak! Genozidioa gelditu!

KAMISETA EROSI

Azken albisteak

LH5eko ikasleek Tolosaldeko Mankomunitateak antolatutako Ekin kanpainan parte hartu dute.
Gau Beltzaren Ibilbidean aritu diren ikasle eta irakasleekin ibilbidearen balorazioa, hurrengo urterako proposamenak eta eskertza egin dugu ikastolan.
DBH 4ko ikasleak  Galtzagorri Elkarteak sustatutako Podcast grabazioan izan ziren. Iazko ikasturtean gure ikasleek "Liburu Gaztea" lehiaketan parte hartu eta lehen saria eskuratu zuten.
Beste ikasturte batez, Ibarra Martxan ekimenarekin bat egin du Uzturpe Ikastolak.