Skip to main content

Uzturpeko Agenda 30

Irudia
Agenda 30

Iritsi da Uzturpeko Agenda30 arduradunek urte osoan zehar landutako proiektuaren emaitza plazaratzeko unea. Aurtengoan mugikortasunari lotuta,  Ibartarrek Tolosara bizikletaz egin ditzaketen hiru balizko ibilbideen azterketa egin dugu. Ibarrako San Bartolome Plaza, Usabal kiroldegia, Leidor zinema eta Gorriti plazarekin lotu ditugu. Ondoren Udaletxean aurkeztu dugu herritar guztiak jakinaren gainean egon daitezen.

IKUSI BIDEOA

Azken albisteak

LH5eko ikasleek egun paregabea igaro dute Donostian.
Tinko programaren barruan, LH 1., 2. eta 3.mailako ikasleak Tolosako Leidor aretoan izan dira.  Bertan Heidi, katamotzaren erreskatea pelikula ikusteko aukera izan dute. Goiz pasa ederra!
Haur hezkuntzako ikasleak hilabetero bezala liburutegira joan dira. Liburuz inguratutako txoko magiko honetan, ipuinak arakatzeko, irudiak behatzeko eta gehien gustatu zaizkien liburuak hautatzeko aukera izan dute.
Euskarari eta ikastolei laguntzeko hainbat ekimen ditugu martxan!