Skip to main content

Eusfera

Irudia
Eusfera

Gure haurren ingurua, unibertsoa, euskaldunagoa izatea nahi duten familientzako ekimen berria da. Horretarako, baliabide eta tresna ezberdin eta askotarikoak eskainiko ditugu eta euskaraz gozatzeko familientzako elkarguneak sortuko ditugu. Norabide horretan jada pausoak ema(te)n dituzten familiei baliabide, bide eta euskarazko espazio berriak eskainiko dizkiegu eta horretan hasi nahi duten familiei, berriz, abiapuntua. Euskaraz jakin ala ez, 0-12 urte bitarteko haurren gurasoei (edo guraso rola betetzen duten helduei) dago zuzendua. Haurren inguru euskaldunagoa izatea nahi duten guraso guzti-guztientzat, beraz. Izan ere, guztiek egin dezakete ekarpena!

Irakurri gehiago

Azken albisteak

LH5eko ikasleek egun paregabea igaro dute Donostian.
Tinko programaren barruan, LH 1., 2. eta 3.mailako ikasleak Tolosako Leidor aretoan izan dira.  Bertan Heidi, katamotzaren erreskatea pelikula ikusteko aukera izan dute. Goiz pasa ederra!
Haur hezkuntzako ikasleak hilabetero bezala liburutegira joan dira. Liburuz inguratutako txoko magiko honetan, ipuinak arakatzeko, irudiak behatzeko eta gehien gustatu zaizkien liburuak hautatzeko aukera izan dute.
Ikastolako txikienek Piparraren ibilbidearen zati bat egin dute. Gustura ibili dira piper ikurrak bidean zehar bilatzen eta inguruaz gozatzen.