Skip to main content

Arituz: euskara hutsezko kantu, jolas eta asmakizunak familian

Irudia
Arituz

Udako oporren aurretik ARITUZ webgunearen berri eman nahi dizuegu. Euskara hutsezko kantu, jolas, asmakizun eta gainerakoez familia giroan gozatzeko baliabide sorta biltzen du, etapaka sailkatuta.
Opor garairako aproposa. Baina adi! Ez da haurrak pantailei lotuta mantentzeko baliabidea, familia giroan, elkarrekin, euskaraz eta euskaratik gozatzeko baliabide-bilduma baizik.

SARTU

Azken albisteak

Gure ikastolako txikienek tenperarekin esperimentatzeko aukera izan dute. Pintzelak eskuetan hartu eta kristalaren gainean margotuz, sormena eta irudimena lantzeko esperientzia aberasgarri eta dibertigarriaz gozatu dute.
Ikastolan arte-hezkuntzaren arloko eskaintza zabaldu nahi izan dugu aurten, ikasleei sormena, adierazpen artistikoa eta trebetasun praktikoak garatzeko aukera berriak eskainiz.
LH6.mailan “Mundua aldatzen ari da” proiektuan buru belarri gabiltza. Aldaketa hauen aztarnak ezagutzera etorri gara Zumaiara egun pasa.
Ostiralero bezala, Argitxo bere bidaia bereziarekin hasi da! Haur Hezkuntzako ikasleek Argitxo txandaka eramango dute etxera , asteburua elkarrekin igarotzeko.