Skip to main content

Uzturpeguna

Irudia
Uzturpeguna

Aurten aldaketa batzuk egongo dira, batez ere bazkariarekin lotutakoak:

Bazkari txartelak:

Txartel desberdinak egongo dira aukeran :

IKASLEAK: barazki paella, postrea 8€

IKASLEAK OILASKOAZ: barazki paella, oilasko izterra, postrea 10€

HELDUAK: barazki paella, postrea 10€

HELDUAK OILASKOAZ: barazki paella, oilasko izterra, postrea 12€

*Ura eta kafea banatuko da. Gainontzeko edaria menuz kanpo egongo da, tabernan eskuratzeko aukerarekin.

Bazkari txartelak lortzeko bi bide dituzue:

Inprimakia hau betez. Horrela eginez gero, ohi bezala, txartelak zuen seme-alaben bidez bidaliko dira eta kontu korrontetik kobratuko zaizkizue.
Zubiaurre edo Danon Txokoa Tabernetan erosiz maiatzaren 13tik aurrera.

Maiatzaren 25era arte egongo dira salgai. Epez kanpoko txartelek 25€ko kostua izango dute.

Talde erreserbak:

Bazkaltzeko mahaien erreserba egiteko aukera izango duzue maiatzaren 26tik ekainaren 2ra. Talde erreserbak ikastolako idazkaritzara gerturatuz edo telefonoz deituz egin ahal izango dira. Epe honetatik kanpo ez dira aldaketak onartuko.

Bazkariko zerbitzua:

Berrikuntza moduan, ez da mahaietara zerbitzurik egingo. Janari banaketa guneak egongo dira. Taldeka deituko zaizue banaketa guneetara gerturatzeko. Bertan, bazkaldar bakoitzak bere bazkari txartela erakutsi beharko du. (Taldeko arduradunak EZ ditu bazkari egunean taldeko txartel guztiak bildu beharko).

Egun hau guztiok guztiontzako egiten dugula kontutan harturik, ikasmaila bakoitzak Uzturpegunean dituen arduren banaketa taula bidaltzen dizuegu (aurki zuen geletako familia ordezkariek xehetasun gehiago emango dizkizuete) :

EGINKIZUNAK: 
Bazkariko mahai antolaketa: Haur Hezkuntza

Bazkariaren prestaketa eta zerbitzatzea: Lehen Hezkuntza 3-4

Ondorengo garbiketak: Lehen Hezkuntza 1-2

Segurtasuna: Lehen Hezkuntza 5-6     

Zabor bereizketa eta bilketa eta taberna: DBH 1-2

Ohikoa den bezala, bazkaldar bakoitzak bere tresnak (platera, edalontzia eta mahai-tresnak, baita ezpain-zapiak ere) ekarri beharko ditu. Honen helburua ahalik eta hondakin gutxien sortzea denez, mesedez ez itzazue plastikozko eta paperezko elementuak ekarri.
Bukatzeko, tabernan edalontzirik ez dela egongo adierazi nahi dizuegu, beraz, bazkarirako ekarriko duzuenarekin moldatzeko eskaera egiten dizuegu. Era berean, kafearentzat ere norberak bere edalontzia erabiliko du. Guztion gustukoa izango delakoan eta egun ederra pasatzeko aukera izango dugulakoan, agur.

 

 

Azken albisteak

Haur Hezkuntzako ikasleak (2, 3, 4 eta 5 urtekoak) irteera egin dute Zabalarretara. Ikastolatik abiatu ondoren, bi urteko gelako lagunekin elkartu dira Emeterio Arresen, eta elkarrekin joan dira Zumardi handira.
Maiatzaren 15ean, Tolosako Inmakulada lanbide ikastolako ikasleen eskutik, DBH 1 eta 2ko ikasleek lehen sorospenetako formakuntza jaso zuten.
Azken hiruhileko honetan, DBH3-4ko Osasun Fisiko eta Emozionaleko ikasleek Tolosaldean dauden hainbat kirol jarduera ezagutzeko aukera izan dute. Hala nola, orientazioa, igeriketa, eskalada, boleibola eta arrauna.
LH4ko ikasleak Mahala Baserrian izan dira, bertako behiak eta lantegia ikusteko aukera izan dute eta asko ikasi dute.