Skip to main content

Uzturpe eta Ahwa elkarlanean

Azaroaren 20ean, HAURREN ESKUBIDEEN NAZIOARTEKO EGUNA izanik, gure ingurune hurbiletik urrun dauden errealitateak ezagutzeko aukera izan genuen 𝘐𝘣𝘢𝘳𝘳𝘢𝘵𝘪𝘬 𝘔𝘪𝘴𝘪𝘰 Taldearekin eta Dollyrekin.

Ahwako Deep Darshan Eskola 1975. urtetik martxan dago 4-15 urteko neska-mutilentzat. Online konektatzeko aukera izan genuen, elkar ezagutzeko eta, bide batez, gure ingelesa praktikan jartzeko. Gure leihoetatik kattagorriak ikusten ditugu, beraiek aldiz panterak; guk lizarrak eta intxaurrondoak udazken kolorez hornitzen, Indian berriz banbuak...

Elkar ezagutzeko bide hau ez dadila eten...

Hona hemen argazki batzuk

Azken albisteak

Idatzi honen bitartez gure esker ona adierazi nahi diogu Uzturpeko ikastolako komunitate osoari beste behin ere elkartasuna erakusteko egindako ahaleginagatik.
Apirilaren 29an Liburuaren Eguna ospatu da Uzturpe Ikastolan. Euskara Batzordetik egitarau zabala antolatu dute bertako partaideek.
Hilabete honetan bi urteko gelan familia bisita izan da. Ekimen honen bidez, gurasoen ogibidea gure txikiei azaltzeko aukera paregabea izaten da.
Azken asteetan, gure LHko ikasleak,  bizikleten inguruan aritu dira lanean. Hauen atal ezberdinak ezagutu, beraien funtzioak ulertu eta bizikletak erabiltzerakoan kontutan izan beharreko seguratsun neurriak,...