Skip to main content

Uzturpe eta Ahwa elkarlanean

Azaroaren 20ean, HAURREN ESKUBIDEEN NAZIOARTEKO EGUNA izanik, gure ingurune hurbiletik urrun dauden errealitateak ezagutzeko aukera izan genuen 𝘐𝘣𝘒𝘳𝘳𝘒𝘡π˜ͺ𝘬 π˜”π˜ͺ𝘴π˜ͺ𝘰 Taldearekin eta Dollyrekin.

Ahwako Deep Darshan Eskola 1975. urtetik martxan dago 4-15 urteko neska-mutilentzat. Online konektatzeko aukera izan genuen, elkar ezagutzeko eta, bide batez, gure ingelesa praktikan jartzeko. Gure leihoetatik kattagorriak ikusten ditugu, beraiek aldiz panterak; guk lizarrak eta intxaurrondoak udazken kolorez hornitzen, Indian berriz banbuak...

Elkar ezagutzeko bide hau ez dadila eten...

Hona hemen argazki batzuk. 

Azken albisteak

Gure ikastolako txikienek tenperarekin esperimentatzeko aukera izan dute. Pintzelak eskuetan hartu eta kristalaren gainean margotuz, sormena eta irudimena lantzeko esperientzia aberasgarri eta dibertigarriaz gozatu dute.
Β΄"Euskarari Puzka" udazkeneko kanpaina abiatu du Errigorak eta saskiak eskatu ahalko dira azaroaren 12ra arte.
Ikastolan arte-hezkuntzaren arloko eskaintza zabaldu nahi izan dugu aurten, ikasleei sormena, adierazpen artistikoa eta trebetasun praktikoak garatzeko aukera berriak eskainiz.
LH6.mailan β€œMundua aldatzen ari da” proiektuan buru belarri gabiltza. Aldaketa hauen aztarnak ezagutzera etorri gara Zumaiara egun pasa.