Ikastola guztiko ikasleek parte hartuz, EITB maratoiari keinu bat egin nahi izan diogu guk ere. Bixenteren laguntzarekin ikasleek bertsoak osatu eta denak jarri gara kantari!
Euskararen egun bizi, alai eta koloretsua ospatu dugu Ikastolan. Musika, irteerak Argitxoren bila, dantza, jokuak, murala….denetik izan dugu gurean.
Zenbat dira 50 urte hauetan ikastolatik pasa diren ikasleak? Batzuentzat euskaraz aritzen jarraitzeko eta euskal kultura ezagutzeko gunea izan da ikastola, beste batzuentzat euskaraz aritzeko ia gune bakarra.
Gorren komunitatearen aldeko sentsibilizazio jardueren artean, komunikazio oztopoak jorratu genituen ikasgeletan.
Bi asteetan zehar, LH 5eko gurasoek gatazken kudeaketaren inguruko formazioa jaso dute GEUZ elkartearen gidaritzapean
Bi arratsaldetan jarraian, Josu Ozaita, Uzturpe ikastolako ikasle ohia, “GAU BELTZA” liburua aurkezten izan da LH 4-5-6ko ikasleei
Gizarteko irakasgaian erdi aroan murgildu garenez, hain hurbil dugun Tolosan erdi aroko arrastoak bilatzen aritu gara
Azaroan zehar LHko irakasleek Gipuzkoako Dislexia Elkartearen (Dislegi) eskutik 2 egunetako formazioa jasotzen hasi dira
Animatu nahi zaituztegu norbanako gisa parte hartzera eta, era horretan, zuen inguruan hizkuntza ohiturak aldatzeko ahalegina egitera.
Covid 19 Osasun Segurtasuneko Protokoloa jarraituaz Eskola Kiroleko jarduerak berriro abian dira.
Euskal Telebistarekin lotutako hitzarmenaren bidez, azaroaren 21ean, ETBko lehen katean ikusi ahalko da ikuskizuna. Aurrez aurre ikusteko aukerarik ez dutenek, beraz, data hori gorde eta Euskal Herriko Ikastolei etxetik…
Hemen da berriz Nafar hegoaldeko uzta euskarari puzka. Azaroaren 12ra arte, hiru saski aukeran: beltza (betikoa), berdea (ekologikoa) eta zuria (berezia)
Pagination
- Previous page
- 24 orria
- Next page
Pagination
- Previous page
- 23 orria