Skip to main content

ONGIZATEA HAN ETA HEMEN, ZORIOTASUNA NON?

Irudia
Giza Eskubideak

 

ONGIZATEA HAN ETA HEMEN, ZORIOTASUNA NON?

Bigarren hiruhileko honetan, LH 6. mailako ikasleak, ongizate hitzaren inguruan ikertzen jardun dugu. Esanahia ulertu ostean, ekonomikoki herrialde garatuak eta garapen bidean dauden bi herrialdeen arteko ezberdintasunak aztertzeari ekin diogu, Euskal Herria eta Sahara gure kasuan. Bi herrialde hauetako bizi baldintzak oinarri izanik , hauen inguruko informazioa bildu dugu, horretarako, gonbidatu bereziak izan ditugularik gure gelan, Ibarrako alkatea, Uzturpe ikastolako zuzendaria , seigarren mailako ikasle baten ama, medikua dena eta “Tolosaldea Sahararekin” elkarteko kide bat.

Bakoitzak beraien esperientzia eta ezagutzetatik abiatuz, aldez aurretik taldeka prestaturiko galdetegiei erantzunez, zerbitzu, hezkuntza eta osasun arloaren inguruan hitz egin digute. Elkarrizketak benetan interesgarriak izan dira guretzat. Asko ikasi dugu beraiek eginiko ekarpenetatik. Osasunarekin loturik, gaixotasun batzuk ekiditeko zer egin dezakegun ikasi dugu, izan ere, honekin loturik, gorputza aztertzeari ekin baitiogu jarraian. Gorputzeko organoak eta aparatuak ikusi ditugu, bizi funtzioekin bat. Proiektua, urtero Uzturpe ikastolak antolatzen duen Kilometro Solidario ekimenarekin amaituko dugu, bertan bilduko den dirua, “Tolosaldea Sahararekin” elkartearentzat bideratuko delarik. Kilometro solidarioa apirilaren 11ean burutzea espero da.

Argazkiak hemen

Azken albisteak

Gure ikastolako txikienek tenperarekin esperimentatzeko aukera izan dute. Pintzelak eskuetan hartu eta kristalaren gainean margotuz, sormena eta irudimena lantzeko esperientzia aberasgarri eta dibertigarriaz gozatu dute.
Ikastolan arte-hezkuntzaren arloko eskaintza zabaldu nahi izan dugu aurten, ikasleei sormena, adierazpen artistikoa eta trebetasun praktikoak garatzeko aukera berriak eskainiz.
LH6.mailan “Mundua aldatzen ari da” proiektuan buru belarri gabiltza. Aldaketa hauen aztarnak ezagutzera etorri gara Zumaiara egun pasa.
Ostiralero bezala, Argitxo bere bidaia bereziarekin hasi da! Haur Hezkuntzako ikasleek Argitxo txandaka eramango dute etxera , asteburua elkarrekin igarotzeko.