Skip to main content

HH FAMILIA-TALDE BERRIAK

Irudia
Eraikiz

 

HH familia-talde berriak.

ERAIKIZ proiektuan taldekatzeak modu ezberdinetara egiten ditugu eskainitako ekintzaren arabera. Hiruhileko honetan, 3-4-5 urtekoak nahastuz familia-talde berriak sortu ditugu. Egunero talde hauetan biltzen gara ahozkotasuna landu eta hamaiketakoa egiteko. Oso aberatsa iruditzen zaigu adin desberdinen nahasketa hau ematea, afinitate ezberdinei lekua egin eta rol ezberdinak sortu-hartzeko bidea irekiz. Lasaitasunetik, elkarrengantik ikasi eta harremanak areagotzeko aukera ireki digu!

Argazkiak hemen

Azken albisteak

Gure ikastolako txikienek tenperarekin esperimentatzeko aukera izan dute. Pintzelak eskuetan hartu eta kristalaren gainean margotuz, sormena eta irudimena lantzeko esperientzia aberasgarri eta dibertigarriaz gozatu dute.
´"Euskarari Puzka" udazkeneko kanpaina abiatu du Errigorak eta saskiak eskatu ahalko dira azaroaren 12ra arte.
Ikastolan arte-hezkuntzaren arloko eskaintza zabaldu nahi izan dugu aurten, ikasleei sormena, adierazpen artistikoa eta trebetasun praktikoak garatzeko aukera berriak eskainiz.
LH6.mailan “Mundua aldatzen ari da” proiektuan buru belarri gabiltza. Aldaketa hauen aztarnak ezagutzera etorri gara Zumaiara egun pasa.