Skip to main content

IKASLE ZORIONTSUAK HEZTEN

Irudia
OFE

IKASLE ZORIONTSUAK HEZTEN

Osasun fisikoa eta emozionala ikasgaian, osasuna bere ikuspegi globaletik lantzea da helburua. Alderdi fisikoak arlo emozionalean duen garrantziaz jabetzeko, ikasturtean zehar ikasleekin, inguruan ditugun aisialdi aktiborako ekintza ezberdinak burutzen ditugu . Bizikleta irteerak, igerilekuko saioak, sukaldaritzako saio praktikoak, padela eta eskalada besteak beste. Ekintza hauen bitartez, egungo eta etorkizuneko aisialdiaren antolaketarako, esperientziak ezberdinak aurkeztea da helburua, jarduera fisikoari lehentasuna emanez.

Argazkiak hemen

 

Azken albisteak

Aurtengo LHko Sukaldaritza tailerra gozo gozo hasi dugu Uzturpe ikastolan. Gure ikasleek fruitu gorrien mermelada kozinatu zuten oraingoan!
LH 5eko ikasleak egun zoragarria igaro zuten Donostiako Eureka! Zientzia Museoan. Bisita hasteko, planetarioaz gozatzeko aukera izan zuten.
Mendi itzuli ederra egin zuten atzo Bedaiotik abiatu eta Balerdipean Urdileko eta Zarateko lepoetatik igaroz. Bertan udazken kolore zoragarriez gozatzeko aukera izan zuten.
DBH4ko ikasleak Ormaiztegiko "Zumalakarregi Museoan" izan dira, Karlistaden eta Industrializazioaren inguruko erakusketaz gozatzen.