Skip to main content

AUTONOMIAREN BIDETIK IKASLE SOLIDARIOAK SORTZEN

Irudia
Elkartasun kilometroa

AUTONOMIAREN BIDETIK IKASLE SOLIDARIOAK SORTZEN

Haurtzaroaren amaiera eta nerabezaroaren hasiera artean gauden aldi honetan, gure ikasleen bizitzan autonomia geroz eta garrantzitsuagoa bihurtzen da. Adin honetan, oso autonomoak izan ohi dira euren buruaren zaintzarekin zerekusia duen guztiarekin: alde batetik bestera ibiltzeko autonomoak dira, etxean bakarrik geratzeko gai dira, lagunen konpainian autonomoki ibiltzen dira..

Baina aldi berean, “haundi sentitzen diren” aro honetan, autonomia dela eta lortzen dituzten eskubideekin batera, ardurak edo eginbeharrak doaz.

Ikasketekiko interesa piztu nahi honetan, LH6.mailako ikasleekin “Elkartasun Kilometroaren” antolaketaren ardura haurrengan jarri nahi izan dugu. Bigarren hiruhilekoko proiektua “Giza eskubideen” ezagutza arakatzearekin ekin zioten eta horretarako, gure ikasleek alkate, hezkuntza langile eta osasun langileekin elkarrizketetarako gutunak idatzi behar izan dituzte.

Ikaskuntza prozesu honetan, irakasleok bidelagun izaten saiatu gara, jakintza aurrez aurre eskuratu dutenez, elkarrizketa horiek euren zalantzak argi ditzaten.

Proiektuari itxiera joan den asteko “Elkartasun Kilometroarekin” eman genion herrian, Uzturpe komunitate osoak. Aurtengo diru bilketa “Tolosaldea Sahararekin” elkarteari bideratu diogu eta horretarako, pankartak, informazio triptikoak, etxeetara bidali ditugun babesle taulak… egin behar izan dituzte; jabetu baikara, han eta hemen, nahiz eta adin bereko haurrak izan, ez ditugula denok eskubide berak.

Argazki gehiago hemen

Azken albisteak

Gure ikastolako txikienek tenperarekin esperimentatzeko aukera izan dute. Pintzelak eskuetan hartu eta kristalaren gainean margotuz, sormena eta irudimena lantzeko esperientzia aberasgarri eta dibertigarriaz gozatu dute.
´"Euskarari Puzka" udazkeneko kanpaina abiatu du Errigorak eta saskiak eskatu ahalko dira azaroaren 12ra arte.
Ikastolan arte-hezkuntzaren arloko eskaintza zabaldu nahi izan dugu aurten, ikasleei sormena, adierazpen artistikoa eta trebetasun praktikoak garatzeko aukera berriak eskainiz.
LH6.mailan “Mundua aldatzen ari da” proiektuan buru belarri gabiltza. Aldaketa hauen aztarnak ezagutzera etorri gara Zumaiara egun pasa.