Skip to main content

Euskal Girotze Barnetegia LH6

Irudia
Euskal Girotze Barnetegia LH6

LH 6A gelakoak Lemoizeko barnetegira eta LH6B koak, Gorozikako barnetegira joan dira. Bertan 4 egun igaro dituzte. Euskal Girotze Barnetegien helburu nagusiak dira ikasleen artean euskararen erabilera eta haren aldeko motibazioa indartzea, eta euskararekiko eta euskal kulturarekiko ezagutza eta atxikimendua hobetzea. Horretarako, euskaraz eta euskararen inguruan hitz egiteko guneak eta jarduerak eskaintzen zaizkie, gure kasuan egindako jarduerak: eskalada, mendi irteerak, hondartzara txangoa, xaboien tailerra… Egonaldian zehar, halaber, euskararekiko eta euskal kulturarekiko dituzten erreferentziak gehitu eta gaurkotzeko tresnak eskaini zaizkie. Horrekin batera, hizkuntzen gaineko hausnarketa bideratzen da, zeinetan hizkuntza aniztasuna, gutxiagotutako hizkuntzak eta hizkuntza ekologia bezalako gaiak jorratzen diren. Hori guztia talde kohesioa eta norberekiko konfiantza emozioetatik eta modu ludikoan landuz. Esperientzi zoragarria izan da!

ARGAZKIAK

Azken albisteak

Gure ikastolako txikienek tenperarekin esperimentatzeko aukera izan dute. Pintzelak eskuetan hartu eta kristalaren gainean margotuz, sormena eta irudimena lantzeko esperientzia aberasgarri eta dibertigarriaz gozatu dute.
´"Euskarari Puzka" udazkeneko kanpaina abiatu du Errigorak eta saskiak eskatu ahalko dira azaroaren 12ra arte.
Ikastolan arte-hezkuntzaren arloko eskaintza zabaldu nahi izan dugu aurten, ikasleei sormena, adierazpen artistikoa eta trebetasun praktikoak garatzeko aukera berriak eskainiz.
LH6.mailan “Mundua aldatzen ari da” proiektuan buru belarri gabiltza. Aldaketa hauen aztarnak ezagutzera etorri gara Zumaiara egun pasa.