Skip to main content

Haur Hezkuntzako ikasleak irteeran

Irudia
Irteera urtarrila

Bertan, ikasleek Uzturre mendia ikusi ahal izan zuten eta inguruko baserrien izenak ezagutu. Naturaz gozatzen aritu ginen, ingurunea ikertuz eta bertako paisaietaz gozatzeko aukera paregabea izan zuten. Irteeraren amaieran, errekan urarekin jolasteko aukera izan zuten, harriak botaz eta inguruko elementuak esploratuz.

Eguraldi aparta izan zuten, eta giro atsegina lagun izan zuten une bakoitzean. Irteerak ikasleei naturaren garrantziaz eta ingurunearekiko errespetuaz hausnartzeko aukera ematen die, baita taldean elkarlanean aritzeko esperientzia baliagarria izaten ere.

ARGAZKIAK HEMEN

Azken albisteak

Gure ikastolako txikienek tenperarekin esperimentatzeko aukera izan dute. Pintzelak eskuetan hartu eta kristalaren gainean margotuz, sormena eta irudimena lantzeko esperientzia aberasgarri eta dibertigarriaz gozatu dute.
Ikastolan arte-hezkuntzaren arloko eskaintza zabaldu nahi izan dugu aurten, ikasleei sormena, adierazpen artistikoa eta trebetasun praktikoak garatzeko aukera berriak eskainiz.
LH6.mailan “Mundua aldatzen ari da” proiektuan buru belarri gabiltza. Aldaketa hauen aztarnak ezagutzera etorri gara Zumaiara egun pasa.
Ostiralero bezala, Argitxo bere bidaia bereziarekin hasi da! Haur Hezkuntzako ikasleek Argitxo txandaka eramango dute etxera , asteburua elkarrekin igarotzeko.