Skip to main content

Euskaraz Bizitzeko Pizkundea

Irudia
Euskaraz Bizitzeko Pizkundea

Abenduaren 27an, Bilbao Arena euskaltzalez betetzera dei egin du Ikastolen Elkarteak. Gonbidapena zabaldua da ikastolen sareko guraso, irakasle, langile, ikasle ohi eta lagun guztiei, baita euskararen aldeko konpromisoa duten herritar guztiei ere. 

Euskarak eta euskal hiztun komunitateak bizi duten larrialdi linguistikoaren aurrean, Euskalgintzaren Kontseiluak ‘Euskaraz bizitzeko Pizkundea’ ekitaldia antolatu du abenduaren 27rako, 17:00etan, Bilbao Arenan. Ekitaldi honek urteetan metatutako kezka eta eskakizunei erantzun kolektibo bat eman nahi die: etsipenetik urrundu, eta indarraldi berri bati ateak zabaltzea, euskaraz bizitzeko nahia eta konpromisoa agerian utzita.

Gehiago irakurri

Azken albisteak

LH5eko ikasleek Tolosaldeko Mankomunitateak antolatutako Ekin kanpainan parte hartu dute.
Gau Beltzaren Ibilbidean aritu diren ikasle eta irakasleekin ibilbidearen balorazioa, hurrengo urterako proposamenak eta eskertza egin dugu ikastolan.
DBH 4ko ikasleak  Galtzagorri Elkarteak sustatutako Podcast grabazioan izan ziren. Iazko ikasturtean gure ikasleek "Liburu Gaztea" lehiaketan parte hartu eta lehen saria eskuratu zuten.
Beste ikasturte batez, Ibarra Martxan ekimenarekin bat egin du Uzturpe Ikastolak.