Skip to main content

Garuna & musika

Irudia
Do re ni

Buru osasunari buruzko emanaldi berezi eta hezigarri bat izan zen. Ekitaldian, José Manuel López Bragado psikiatra ospetsuak hitz egin zuen. Jarraian, publikoak Xabier Lizaso piano jotzailearekin “do re ni” metodologiaren saio praktiko bat bizitzeko aukera izan zuen. Gure ikasleak eta proiektuko partaideak oholtzan abesten aritu ziren, esperientzia berezi honetaz gozatuz.

ARGAZKIAK HEMEN

Azken albisteak

Gure ikastolako txikienek tenperarekin esperimentatzeko aukera izan dute. Pintzelak eskuetan hartu eta kristalaren gainean margotuz, sormena eta irudimena lantzeko esperientzia aberasgarri eta dibertigarriaz gozatu dute.
Ikastolan arte-hezkuntzaren arloko eskaintza zabaldu nahi izan dugu aurten, ikasleei sormena, adierazpen artistikoa eta trebetasun praktikoak garatzeko aukera berriak eskainiz.
LH6.mailan “Mundua aldatzen ari da” proiektuan buru belarri gabiltza. Aldaketa hauen aztarnak ezagutzera etorri gara Zumaiara egun pasa.
Ostiralero bezala, Argitxo bere bidaia bereziarekin hasi da! Haur Hezkuntzako ikasleek Argitxo txandaka eramango dute etxera , asteburua elkarrekin igarotzeko.