Skip to main content

Familikako antolaketa ahozkotasunean

Irudia
HH familiak

Ikaste prozesuan oso aberatsa iruditzen zaigu adin desberdinen nahasketa ematea. Duela urte batzuetatik, zirkulazio librean era naturalean egiten badugu ere, aurreko urtetako errutinari jarraipena emanez hasi dugu urria, familiaka biltzen gara ahozkotasun tartean (ipuina, matematika, abestiak, hamaiketakoa …).
Adin nahasketa honek aberastasun handia dakar: haurren arteko harremanak areagotzen dira. Izan ere, batzuek helduagoei begira ikasteko aukera duten bitartean (imitazio rol desberdinak hartzen joateko aukerak), helduak txikiagoekin elkartzean (nagusiagoak izanik) beren zaintza jokabideak aktibatu eta laguntza jarrerak sortzen dira.

ARGAZKIAK HEMEN

Azken albisteak

LH5eko ikasleek Tolosaldeko Mankomunitateak antolatutako Ekin kanpainan parte hartu dute.
Gau Beltzaren Ibilbidean aritu diren ikasle eta irakasleekin ibilbidearen balorazioa, hurrengo urterako proposamenak eta eskertza egin dugu ikastolan.
DBH 4ko ikasleak  Galtzagorri Elkarteak sustatutako Podcast grabazioan izan ziren. Iazko ikasturtean gure ikasleek "Liburu Gaztea" lehiaketan parte hartu eta lehen saria eskuratu zuten.
Beste ikasturte batez, Ibarra Martxan ekimenarekin bat egin du Uzturpe Ikastolak.