Skip to main content

Palestinaren alde, bizitza eta bakea defendatzeko

Irudia
Palestinaren alde

Gerraren erdian, milaka haur bizi dira beldurrez, janaririk gabe, ura eta mediku-laguntzarik gabe. Etxerik gabe geratu dira asko, eskolara joateko aukerarik gabe, jolasteko lekurik gabe. Eta guk badakigu haur guztiak —Palestinan, Euskal Herrian edo munduko edozein lekutan— eskubide berdinak ditugula: bizitzeko, ikasteko, amets egiteko eta maitatuak izateko eskubidea.

Horregatik diogu argi eta garbi:
- Palestinako haurrak ere gure haurrak dira
- Haien mina gure mina da
- Eta haien etorkizuna gure ardura da

Ez dugu gorrotoa nahi, ez mendekua. Bakea, justizia eta elkartasuna nahi ditugu. Bakoitzak bere ahots txikiarekin mundua alda dezake: ikastolan hitz eginez, informazioa bilatuz, eta batez ere, besteen lekuan jartzen ikasiz.

Euskal Herritik Palestinara doan elkartasun-oihu hau gure bihotzetik doa:
- Bizitza defendatzen dugu
- Bakea aldarrikatzen dugu
- Haurrak babesten ditugu

Ez dezagun ahaztu: isiltasuna konplizitatea da, eta guk, hezkuntzatik, bizitza duina eta bakezkoa guztiontzat defendatzen dugu.

ARGAZKIAK HEMEN

Azken albisteak

LH5eko ikasleek Tolosaldeko Mankomunitateak antolatutako Ekin kanpainan parte hartu dute.
Gau Beltzaren Ibilbidean aritu diren ikasle eta irakasleekin ibilbidearen balorazioa, hurrengo urterako proposamenak eta eskertza egin dugu ikastolan.
DBH 4ko ikasleak  Galtzagorri Elkarteak sustatutako Podcast grabazioan izan ziren. Iazko ikasturtean gure ikasleek "Liburu Gaztea" lehiaketan parte hartu eta lehen saria eskuratu zuten.
Beste ikasturte batez, Ibarra Martxan ekimenarekin bat egin du Uzturpe Ikastolak.