Skip to main content

Palestinaren aldeko ekimena

Irudia
Gure haurrak ere badira

Uzturpe ikastolak ere, bat egingo du ekimen hauekin.

“HEZKUNTZA KOMUNITATEA PALESTINAREKIN! GENOZIDIOA STOP!”

  1. OSTEGUNERO MOBILIZAZIO EGUNA

Hezkuntza komunitatea bildu eta ostegunero elkartasun keinu moduan, elkarretaratzeak egingo ditugu. Bertara “Gure haurrak ere badira” ekimeneko kamisetekin agertzeko deialdia egiten dugu.

Urriaren 2, 9 eta 16an, ostegunetan 16:30ean, Uzturpe Ikastolako atarian elkartuko gara. 

 

  1.  ZAPATEN BILKETA

EHko ikastetxe guztietan egingo den Palestinaren aldeko ekimenerako ehunka zapata zahar behar ditugu eta etxean jada erabiltzen ez dituzuen horiek ekartzeko deia egiten dizuegu.

Pareak bere sokarekin edo brida txiki batzuekin lotuak ekarri, mesedez. Ikastetxeko sarreran jarriko ditugun kaxetan  jasoko ditugu.

Zapata guzti hauek, Gure haurrak ere Badira ekimenaren baitan Urriaren 16an ikastetxe guztietan ume palestinarren aldeko ekimena egiteko euskarri gisa erabiliko dira.

Ekimen honetan argazkiak aterako dira eta argazki hau ikastolako domeinutik kanpoko sareetara igoko da, hau dela eta, zuen semea edo alaba bertan agertzea nahi ez baduzue, jakinarazi tutoreari urriaren 10a baino lehen.

 

  1. KAMISETAK ELKARTASUN KEINU GISA

Gure Haurrak ere Badira ekimenak aterata, kamisetak erosteko aukera daukazue.

Ostegunero izango ditugun elkartasun egunetan denok janzteko deia egiten dugu.

Kamisetan erosi nahi izanez gero, bete ondorengo galdetegia urriaren 8a baino lehen.

Gure haurrak ere badira, kamisetak

Irabaziak Palestinara bideratuko ditugu.

 

Gure haurrak ere badirelako, jarrai dezala elkartasun uholdeak!

Genozidioa gelditu!

Azken albisteak

LH 5 pupils got hands-on with cocoa lip balm making—learning English, measuring, and having fun along the way!
Haur Hezkuntzako ikasleek aukera paregabea izan dute Jokin Artola erlezainaren bisita jaso baitute. Berak erleen mundua gertutik ezagutzeko aukera eskaini digu. Bisitan zehar, Jokinek erleen bizimodua eta haien garrantzia…
Beroaldiari aurre egiteko, Haur Hezkuntzako ikasleek ur jolasak egin dituzte. Urarekin esperimentatu, jolastu eta freskatzeko aukera izan dute, giro alai eta dibertigarrian une politak partekatuz.
Ikasturte amaierako azken txanpa honetan Uzturpe ikastolako LH5.mailako taldea "Lanbideak" gertutik lantzen ari direnez, "Suhiltzaileen Eskola Ekimena" (Gipuzkoako Suhiltzaileen Zerbitzuak sortutako hezkuntza-programa) eza