Skip to main content

Familia Bilera Orokorrak

Irudia
Familia Bilera Orokorrak

Azken urteotan, gero eta familia gehiago etorri da estatu kanpotik, baita euskara arnasgune diren herrietara ere. Horrek erronka berriak sortu ditu herrietako eta ikastolako euskara-erabileran.

Gure helburuak honakoak dira:

  • Euskaraz bizitzea sustatzea

  • Familia guztiek parte hartu ahal izatea, baita euskaraz ez dakitenek ere

  • Kulturartekotasuna lantzea, euskalduntasunetik abiatuta

Ikastolako Familia Bilera  Orokorretan, aldi bereko itzulpena eskaintzen da, Telegram aplikazioaren bidez. Horretarako, telefonoa eta entzungailuak ekarri behar dira.

Ikastolaren idatzizko komunikazioak (oharrak, mezuak...) euskara hutsean bidaliko dira, baina Telegram bidez beste hizkuntzetara automatikoki itzuliko dira.

Helburua, familia guztiek informazioa jaso eta parte hartzea da, euskararen erabilera eta komunitatea indartuz.

Azken albisteak

LH5eko ikasleek Tolosaldeko Mankomunitateak antolatutako Ekin kanpainan parte hartu dute.
Gau Beltzaren Ibilbidean aritu diren ikasle eta irakasleekin ibilbidearen balorazioa, hurrengo urterako proposamenak eta eskertza egin dugu ikastolan.
DBH 4ko ikasleak  Galtzagorri Elkarteak sustatutako Podcast grabazioan izan ziren. Iazko ikasturtean gure ikasleek "Liburu Gaztea" lehiaketan parte hartu eta lehen saria eskuratu zuten.
Beste ikasturte batez, Ibarra Martxan ekimenarekin bat egin du Uzturpe Ikastolak.