Skip to main content

Sormena eta elkarekintza HH 2 eta HH 3ko tailerretan

Irudia
HH 2 eta HH 3 tailerrak

SORMENA ETA ELKARREKINTZA HH 2 eta 3KO TAILERRETAN 

HH 2-3ko ikasleak tailer ezberdinak egiten jarraitzen dute, esperientzia aberasgarriak sortuz. Tailer hauen helburu nagusia, haurrak ondo pasatzeaz gain, haien sormena garatzea, inguruko errealitatearekin esperimentatzea eta elkarrekintza bultzatzea da. Era berean, hizkuntzaren erabilera sustatzeko aukera paregabeak eskaintzen zaizkie haurrentzako erakargarri den giro batean.

Urte berriarekin batera, gure tailerrak dimentsio berri bat hartu dute, gonbidatu bereziak izateari esker: familien bisitak jasotzen hasi gara! Haien ekarpenek ikastola eta etxearen arteko loturak sendotzen laguntzen digute.


Tailer hauetan, ipuinak entzun, familien lanbide interesgarriak ezagutu eta zaletasun ezberdinetan murgiltzeko aukera izaten dugu. Esperientzia hauek ezagutza eta sormena sustatzea ez ezik, elkarrekin une berezi eta ahaztezinak bizitzea ere ahalbidetzen digute.

Argazkiak hemen
 

Azken albisteak

LH5eko ikasleek Tolosaldeko Mankomunitateak antolatutako Ekin kanpainan parte hartu dute.
Gau Beltzaren Ibilbidean aritu diren ikasle eta irakasleekin ibilbidearen balorazioa, hurrengo urterako proposamenak eta eskertza egin dugu ikastolan.
DBH 4ko ikasleak  Galtzagorri Elkarteak sustatutako Podcast grabazioan izan ziren. Iazko ikasturtean gure ikasleek "Liburu Gaztea" lehiaketan parte hartu eta lehen saria eskuratu zuten.
Beste ikasturte batez, Ibarra Martxan ekimenarekin bat egin du Uzturpe Ikastolak.