Skip to main content

ESKOLA KIROLA MARTXAN DA

Irudia
Eskola Kirola

ESKOLA KIROLA MARTXAN DA

Urria iristearekin batera ikastolako Eskola Kirol taldeak jada hasiak dira entrenamendu saioekin eta larunbatetako ekintza bereziekin. Adibide gisa, aurreko larunbatean Ordiziako Errugbi Taldeko hainbat jokalari eta entrenatzaileren eskutik Errugbi saioa jaso zuten gure LH 3-6ko ikasleek giro ezin hobean Tolosako Usabal Kiroldegian.

Aurtengo ikasturtean 160 haurrek parte hartuko dute Uzturpe ikastolako Eskola Kirol programan (Multikirola, Atletismo taldea eta Jolas hezi). Programa honetan ohiko hiru kirol nagusiak lantzeaz gain (Saskibaloia, Eskubaloia eta Areto Futbola) beste hainbat kirol lantzeko aukera izango dute, hala nola, jolasa, Piragua, Eskalada, Errugbia, Herri Kirolak, Judoa, Mahai Tenisa, Igeriketa, Arrauna, Boleibola, Patinaia, Urpekaritza, Atletismoa, Xakea... Nabari da kirolaz gozatzeko gogotsu daudela gure ikasleak!!!

Argazki gehiago hemen

Azken albisteak

LH5eko ikasleek Tolosaldeko Mankomunitateak antolatutako Ekin kanpainan parte hartu dute.
Gau Beltzaren Ibilbidean aritu diren ikasle eta irakasleekin ibilbidearen balorazioa, hurrengo urterako proposamenak eta eskertza egin dugu ikastolan.
DBH 4ko ikasleak  Galtzagorri Elkarteak sustatutako Podcast grabazioan izan ziren. Iazko ikasturtean gure ikasleek "Liburu Gaztea" lehiaketan parte hartu eta lehen saria eskuratu zuten.
Beste ikasturte batez, Ibarra Martxan ekimenarekin bat egin du Uzturpe Ikastolak.