Skip to main content

Ni prest nago eta Uzturpe?

Irudia
Ni prest nago

NI PREST NAGO ETA UZTURPE?

Zu eta Ni programa barruan, LH6.mailako ikasleek aukera izan dute Atzegik, desgaitasun intelektuala duten pertsonen Gipuzkoako elkarteak, aurrera eraman duen ekimena burutzeko.

Ikasleek desgaitasun intelektuala duten pertsonen ezaugarri orokorrak entzun eta beren tokian jartzeko aukera izan dute. Era berean, pertsona horiek dituzten beharrak aztertu eta nola lagundu dezaketen ikasteko aukera polita izan da.

Aloñak, Atzegiko arduradun moduan bideo batzuk ere erakutsi zizkien eta ikasleen gaiarekiko ezagutzak zabaldu zituen aldi berean. Bestalde, aurtengo kanpainaren berri eman zuten  eta kanpainaren euskarri ezberdinak ikastolan bertan jarri zituzten  "Ni prest nago eta Gipuzkoa?" leloa nonahi ikusi daitekeelarik.

Azkenik, urtarrilean gaiari jarraipena eginez Gureak tailerrera bisita egingo da. Beraien lan mundua gertutik ezagutuz eta bide batez elkarrizketa saio txiki batzuk burutuz. Balorazio baikorra egin izan da, eta ekimen hau ikasleen heziketa prozesuan esanguratsua izango delakoan gaude.

Argazkia hemen

 

Azken albisteak

LH6.mailan “Mundua aldatzen ari da” proiektuan buru belarri gabiltza. Aldaketa hauen aztarnak ezagutzera etorri gara Zumaiara egun pasa.
Ostiralero bezala, Argitxo bere bidaia bereziarekin hasi da! Haur Hezkuntzako ikasleek Argitxo txandaka eramango dute etxera , asteburua elkarrekin igarotzeko.
Urtero legez, lehen hezkuntzako 1., 2. eta 3. mailako ikasleak gaua pasatzera joan dira. Oraingo honetan Hondarribiko kaleetan barrena ibili dira jolasean eta Elkano aterpetxean igaro dute gaua. Primeran ibili dira.
Beste ikasturte batez, ikasle zirkuluak egitasmoari hasiera eman diogu, bai gelako eta bai oro har ikastolako elkarbizitza hobetzeko asmoz.