Skip to main content

ERRIGORA 2020 Nafar hegoaldeko uzta euskarari puzka

Kaixo lagun,

Hemen da berriz Nafar hegoaldeko uzta euskarari puzka. Azaroaren 12ra arte, hiru saski aukeran: beltza (betikoa), berdea (ekologikoa) eta zuria (berezia). Beti bezala, hauen balioaren %25 Nafarroa hegoalde eta erdialdeko euskalgintzara bideratuko da.

Baina aurten, pandemiak eragindako egoera dela eta, elkartasuna biderkatu nahi dugu. Saskiko 5 euro gehigarriren truke Korrikaren katilua (beltzarekin), Seaskaren egutegia (berdearekin) edo D ereduaren haziak (zuriarekin) jasoko dituzu. Aparteko diru-ekarpen hau zuzenean AEK-ri, Seaskari eta Sortzeni bideratuko zaie, Korrika, Herri Urrats eta Sortzenen jaia ez egiteak eragindako galerak arintzen laguntzeko.

Zuk ere, auzolanaren bidez, tokiko ekoizleak babestuz, euskarari hauspoa eman nahi badiozu, eskaera esteka honen bidez egin dezakezue.

 

Azken albisteak

Gure ikastolako txikienek tenperarekin esperimentatzeko aukera izan dute. Pintzelak eskuetan hartu eta kristalaren gainean margotuz, sormena eta irudimena lantzeko esperientzia aberasgarri eta dibertigarriaz gozatu dute.
´"Euskarari Puzka" udazkeneko kanpaina abiatu du Errigorak eta saskiak eskatu ahalko dira azaroaren 12ra arte.
Ikastolan arte-hezkuntzaren arloko eskaintza zabaldu nahi izan dugu aurten, ikasleei sormena, adierazpen artistikoa eta trebetasun praktikoak garatzeko aukera berriak eskainiz.
LH6.mailan “Mundua aldatzen ari da” proiektuan buru belarri gabiltza. Aldaketa hauen aztarnak ezagutzera etorri gara Zumaiara egun pasa.