Skip to main content

Kotxerik gabeko eguna & Bizibira

Europa osoan irailaren 16tik 22ra ospatu zen Mugikortasun Jasangarriaren Astea. 

Mugikortasun jasangarria energia gutxiago eta ingurumen inpaktu txikiagoa sorrarazten duen mugitzeko modua da eta aurtengo leloarekin “Partekatuz gero, urrutirago iritsiko gara” Europar Komisioak mugikortasun garbia, partekatua eta inteligentea sustatu nahi zuen, autoaren erabilera partekatuz.

Uzturpe Ikastolako ikasleak irailaren 20an, goizez, oinez egin zuten ikastolako joan-etorria. Horretarako HH eta LHko haur guztiak irakasleekin plazan topatu ziren (baita autobusez joaten direnak ere), eta bertatik oinez joango ziren guztiak elkarrekin.

Irailaren 22an, arratsaldez, Bizibira ospatu zen. Ibarra eta Tolosako ikastetxeak lotu zituen bizikleta bira egin zen, ikastetxeetara joateko eredu jasangarriagoak daudela frogatzeko asmoz.

Mugikortasun jasangarriko ekimen bat ere saritu zen. Aurten, gure ikastolak eta Samaniego ikastetxeak urteetam aurrera eraman duten ekimena “oinez taldean ikastetxera joateko” (lagunbusa)  saritu ziren.

 

Azken albisteak

Gure ikastolako txikienek tenperarekin esperimentatzeko aukera izan dute. Pintzelak eskuetan hartu eta kristalaren gainean margotuz, sormena eta irudimena lantzeko esperientzia aberasgarri eta dibertigarriaz gozatu dute.
Ikastolan arte-hezkuntzaren arloko eskaintza zabaldu nahi izan dugu aurten, ikasleei sormena, adierazpen artistikoa eta trebetasun praktikoak garatzeko aukera berriak eskainiz.
LH6.mailan “Mundua aldatzen ari da” proiektuan buru belarri gabiltza. Aldaketa hauen aztarnak ezagutzera etorri gara Zumaiara egun pasa.
Ostiralero bezala, Argitxo bere bidaia bereziarekin hasi da! Haur Hezkuntzako ikasleek Argitxo txandaka eramango dute etxera , asteburua elkarrekin igarotzeko.