Skip to main content

Ibarrako Azoka

Irailaren 15ean ospatu zen Ibarrako Azoka berezian, urtero bezala, Ikastolak ere bere postua jarri zuen. Bertan, Ikastolako jantziak aukeratu, probatu eta eskatzeko aukera izan zen. Hortaz gain, Ikastolan frantsesa ikasten duten ikasleak ere talo postuan lanean aritu ziren, Frantzira egiten duten elkartrukerako dirua ateratzeko asmoz. DBHko beste ikasle batzuk berriz, haurrei aurpegiak margotzen aritu ziren Ibarrako plazan.

Azkenik, Uzturpe Ikastolaren aldeko zozketa ere egun horretan burutu zen eta dagoeneko azaldu dira zorioneko saridunak.

Azken albisteak

LH5eko ikasleek Tolosaldeko Mankomunitateak antolatutako Ekin kanpainan parte hartu dute.
Gau Beltzaren Ibilbidean aritu diren ikasle eta irakasleekin ibilbidearen balorazioa, hurrengo urterako proposamenak eta eskertza egin dugu ikastolan.
DBH 4ko ikasleak  Galtzagorri Elkarteak sustatutako Podcast grabazioan izan ziren. Iazko ikasturtean gure ikasleek "Liburu Gaztea" lehiaketan parte hartu eta lehen saria eskuratu zuten.
Beste ikasturte batez, Ibarra Martxan ekimenarekin bat egin du Uzturpe Ikastolak.