Skip to main content

Basque Culinary Center elkarlanean

Uzturpe  Ikastolan 'Ongizatea Sukaldatuz' izeneko proiektu berria jarri da martxan Basque Culinary Centerrekin batera, elikadura osasungarria bultzatzeko bai ikasle eta bai gurasoengan. Horretarako, hainbat sukaldaritza tailer antolatu ditu Uzturpe Ikastolak.

Aste honetan bertan, asteartetik ostirala bitartean ospatuko dira tailer horiek. Goizetan, ikasleak Eroskin egin dituzte sasoiko produktuen erosketak. Gero, BCC-ko bi sukaldariren laguntzaz, produktu horiek sukaldean egin eta bertan bazkaldu dituzte. Ikasleek sukaldean diharduten bitartean, eta hori ardatz izanik, hainbat eduki landu dituzte: erosketak egitea, bertako eta garaiko produktuak, ingurugiroa eta ekoizpenaren kontzientzia hartzea, oinarrizko elikadura ohiturak, garbiketa...

Harrera ona izan dute sukalde tailerrek; LH 5. eta 6. mailako  ikasleak aritu dira sukaldean. Errezeta goxo askiak prestatu zituzten: barazkiak arrautza lorearekin; urraburu marmitakoa eta fruta mazedonia jogurtarekin.

Proiektua osatzeko, gurasoentzako sukaldaritza tailerra ere antolatu du Ikastolak. Bertaratu diren  guraso eta Basque Culinary Center-eko hainbat sukaldarik eman zuten tailerra. Gurasoek honako errezetak prestatu zituzten: orburuak urdaiazpikoarekin, legatza konfitatua eta udareak ardo beltzarekin.

Azken albisteak

LH5eko ikasleek Tolosaldeko Mankomunitateak antolatutako Ekin kanpainan parte hartu dute.
Gau Beltzaren Ibilbidean aritu diren ikasle eta irakasleekin ibilbidearen balorazioa, hurrengo urterako proposamenak eta eskertza egin dugu ikastolan.
DBH 4ko ikasleak  Galtzagorri Elkarteak sustatutako Podcast grabazioan izan ziren. Iazko ikasturtean gure ikasleek "Liburu Gaztea" lehiaketan parte hartu eta lehen saria eskuratu zuten.
Beste ikasturte batez, Ibarra Martxan ekimenarekin bat egin du Uzturpe Ikastolak.