Gipuzkoako Herri Kirolak Federazioaren eskutik, LH 3, 4, 5 eta 6ko neska-mutilek giza proba, sokatira, oskol apustua, zaku eta txinga eramate probak landu ahal izan dituzte Aitor Gonzalez, gure ikasle eta begiralea izandakoaren eskutik.
Pasa den astean ospatu ziren Ikastolen Elkarteak antolaturiko "Piztu jakinmina" jardunaldiak. Bertan ikastola ezberdinetako esperientziak ezagutarazi eta besteek ondo egiten duten horretatik ikasteko aukera izaten da.