Esperimentazioa Haur Hezkuntzan
Haur Hezkuntzan, ekintzan oinarritutako ikaskuntzaren aldeko hautua egin dugunez, esperimentatzen uztean, haurrak bere irudimena modu librean erabili, ukitu, probatu, erabili, ikertu, sortu eta sentitu egingo dute ingurua, errealitatea ulertu ahal izateko.
Egokitze aldia
Udara amaitu da eta gogotsu ekin diogu ikasturte berriari. Harremanetarako, esperimentaziorako, jolaserako une eta gune berriak ditugu aurrean. Lehen egun hauetan elkar ezagutzak, konfidantza eraikitzeko uneek… garrantzia berezia hartzen dute: konkista aldia bizi dugu ikastolan. Baina, zer da egokitze edo konkista aldia?
Ez dadila bihurtu ikastetxea euskararen ingurune bakarra.
Felix Aiestaran Arotzena irakasleak bere ibilbidea amaitu du Uzturpe ikastolan. Urte luzetan egindako lan onaren ostean bizitzako fase berri batean sartu zaigu. Hala ere, ikastola eta euskalduntze prozesuaren inguruko bere hausnarketa utzi digu iritzi artikulu honetan.
Egunerokotasuneko beharretatik sortzaile izaten
Urtero legez, irailaren 17an azoka berezia ospatu zen Ibarran. Ikastola herriko eragile aktibo izaki festan modu ezberdinetara partu hartu zuen. Zentzu horretan, DBHko ikasleek 2022-2023 ikasturtean garatu zituzten zenbait proiektu herriaren aurrean aurkeztu zituzten.
Zirkulazioa librearen bidez ikasle sortzaile eta eraldatzaileak egiten
Begiak itxi eta irudikatuz hasi zen Uzturpe Ikastolako Lehen hezkuntzaren eraldaketa prozesua. Betidaniko irakaskuntzari bira emanez eta gure beharrak hautemanez.
Ikasleen premiak behatu eta sakon aztertu ondoren, Lehen zikloan izan dugun eraldaketa nabarmenetako bat “zirkulazio librearen” sistematizazioa izan baitugu.
DBHko ikasleek bi egunetako irteerak burutu dituzte.
DBHko ikasleek taldea kohesionatu, naturaz gozatu eta egunerokotasunean gozatu ezin ditzakegun esperientziekin bizikidetzan aurrerapasua emateko helburuarekin bi eguneko irteera burutu dute.
DBH 1 eta DBH 2ko ikasleak Lizarran egin dute egonaldia. DBH 3 eta DBH 4koek berriz Bertizaranean. Elkarrekin gozamenez betetako bi egun igaro ditugu.