Skip to main content

Egunerokotasuneko beharretatik sortzaile izaten

Irudia
Ibarrako azoka

EGUNEROKOTASUNEKO BEHARRETATIK SORTZAILE IZATEN

Urtero legez, irailaren 17an azoka berezia ospatu zen Ibarran. Ikastola herriko eragile aktibo izaki festan modu ezberdinetara partu hartu zuen. Zentzu horretan, DBHko ikasleek 2022-2023 ikasturtean garatu zituzten zenbait proiektu herriaren aurrean aurkeztu zituzten. 

Ikasturtean egindako proiektuen artean hauek aurkeztu zituzten gure ikasleek:

- DBH 1eko ikasleek kanika pista eta zubiaren egitura aurkeztu zuten. 

- DBH 2ko ikasleek jolas parke bat burutu zuten. 

- DBH 3ko ikasleek zubi altxagarri baten egitura eta instalazio elektrikoa burutu zuten.

- DBH 4ko ikasleek etxe baten instalazio elektrikoa gauzatu zuten. 

Proiektu hauen bidez, egunerokotasunean erabilgarriak izango zaizkien oinarrizko ezagutzak garatzeaz gain, ikasle bakoitzaren sorkuntza sustatzea izan da helburua. 

 

Azken albisteak

Gure ikastolako txikienek tenperarekin esperimentatzeko aukera izan dute. Pintzelak eskuetan hartu eta kristalaren gainean margotuz, sormena eta irudimena lantzeko esperientzia aberasgarri eta dibertigarriaz gozatu dute.
Ikastolan arte-hezkuntzaren arloko eskaintza zabaldu nahi izan dugu aurten, ikasleei sormena, adierazpen artistikoa eta trebetasun praktikoak garatzeko aukera berriak eskainiz.
LH6.mailan “Mundua aldatzen ari da” proiektuan buru belarri gabiltza. Aldaketa hauen aztarnak ezagutzera etorri gara Zumaiara egun pasa.
Ostiralero bezala, Argitxo bere bidaia bereziarekin hasi da! Haur Hezkuntzako ikasleek Argitxo txandaka eramango dute etxera , asteburua elkarrekin igarotzeko.