Skip to main content

Udazkeneko elkartasun ekimenak euskararen alde!

Irudia
Udazkeneko elkartasun ekimenak

Euskarari eta ikastolei laguntzeko hainbat ekimen ditugu martxan! 

ERRIGORA: «Euskarari Puzka» saskiak eta Lodosako Ibaialde Ikastolaren aldeko egutegiak.
Azaroaren 12ra arte. Saskia eskuratu

XIBERUKO IKASTOLAK: Tokiko ekoizleen produktuekin osatutako saskiak.
Azaroaren 22ra arte. Saskia eskuratu
 

HENDAIAKO IKASTOLA: Txokolatez betetako abentuko egutegi bereziak.

Azaroaren 7ra arte. Abentuko egutegia eskuratu
 

SEASKA: Ipar Euskal Herriko ikastolen aldeko 2027ko egutegiak.
Azaroaren 7ra arte. Egutegia eskuratu

Ikastolak ezinbestekoak dira euskararen transmisiorako, eta Euskal Herri osoko elkartasuna behar dute indartzen jarraitzeko.

Egin bat ekimenekin eta lagundu zabaltzen!

Azken albisteak

Gure ikastolako txikienek tenperarekin esperimentatzeko aukera izan dute. Pintzelak eskuetan hartu eta kristalaren gainean margotuz, sormena eta irudimena lantzeko esperientzia aberasgarri eta dibertigarriaz gozatu dute.
´"Euskarari Puzka" udazkeneko kanpaina abiatu du Errigorak eta saskiak eskatu ahalko dira azaroaren 12ra arte.
Ikastolan arte-hezkuntzaren arloko eskaintza zabaldu nahi izan dugu aurten, ikasleei sormena, adierazpen artistikoa eta trebetasun praktikoak garatzeko aukera berriak eskainiz.
LH6.mailan “Mundua aldatzen ari da” proiektuan buru belarri gabiltza. Aldaketa hauen aztarnak ezagutzera etorri gara Zumaiara egun pasa.