Skip to main content

DBHko ikasleek naturaz eta ondare kulturalaz gozatzeko aukera izan dute

Irudia
Dbh irteerak

DBH 1 eta DBH 2ko ikasleek Leaburu eta Belauntza bisitatu dituzte. Mendi ibilbidea egiteaz gain, bi herri hauetako ingurune eta baliabidez gozatzeko aukera izan dute. 
DBH 3 eta DBH 4ko ikasleak berriz, Anoetako Basagain arkeologia gunera joan dira. Bertan, Arantzadi Zientzia Elkarteko arkeologo eta bolondresen azalpenak entzun ostean, Anoetako herriaz gozatzeko aukera izan dute. 
Irteera hauek talde kohesioa areagotu eta irakasle-ikasle harremana sendotzeko aukera paregabea dira. 
Elkarrekin gozatuz ikasturte berriko erronkei aurre egiteko prestatu gara.

ARGAZKIAK

Azken albisteak

Gure ikastolako txikienek tenperarekin esperimentatzeko aukera izan dute. Pintzelak eskuetan hartu eta kristalaren gainean margotuz, sormena eta irudimena lantzeko esperientzia aberasgarri eta dibertigarriaz gozatu dute.
Ikastolan arte-hezkuntzaren arloko eskaintza zabaldu nahi izan dugu aurten, ikasleei sormena, adierazpen artistikoa eta trebetasun praktikoak garatzeko aukera berriak eskainiz.
LH6.mailan “Mundua aldatzen ari da” proiektuan buru belarri gabiltza. Aldaketa hauen aztarnak ezagutzera etorri gara Zumaiara egun pasa.
Ostiralero bezala, Argitxo bere bidaia bereziarekin hasi da! Haur Hezkuntzako ikasleek Argitxo txandaka eramango dute etxera , asteburua elkarrekin igarotzeko.