Skip to main content

Lehen Sorospenetako formakuntza DBHn

Irudia
Lehen Sorospenak

Maiatzaren 15ean, Tolosako Inmakulada lanbide ikastolako ikasleen eskutik, DBH 1 eta 2ko ikasleek lehen sorospenetako formakuntza jaso zuten. Erizaintza laguntzaile  zikloa burutzen ari diren ikasleak izan genituen ikastolan, ikasturtean zehar landu dutena gure ikasleekin partekatuz. Azalpen teorikoez gain, ikasitako praktikan jartzeko aukera izan zuten egoera simulatuen bitartez.

 

 

Azken albisteak

Gure ikastolako txikienek tenperarekin esperimentatzeko aukera izan dute. Pintzelak eskuetan hartu eta kristalaren gainean margotuz, sormena eta irudimena lantzeko esperientzia aberasgarri eta dibertigarriaz gozatu dute.
Ikastolan arte-hezkuntzaren arloko eskaintza zabaldu nahi izan dugu aurten, ikasleei sormena, adierazpen artistikoa eta trebetasun praktikoak garatzeko aukera berriak eskainiz.
LH6.mailan “Mundua aldatzen ari da” proiektuan buru belarri gabiltza. Aldaketa hauen aztarnak ezagutzera etorri gara Zumaiara egun pasa.
Ostiralero bezala, Argitxo bere bidaia bereziarekin hasi da! Haur Hezkuntzako ikasleek Argitxo txandaka eramango dute etxera , asteburua elkarrekin igarotzeko.