Skip to main content

Ukelele tailerra

Irudia
Ukelele tailerra

Lehen Hezkuntzako 6. mailako ikasleek kontzertu txiki eta berezia eskaini zieten Haur Hezkuntzako ikasleei ikastolako musika gelan. Saioan zehar, LH6ko ikasleek hiru abesti jo zituzten ukelelearekin: horietako bat ingeleseko klasean landutakoa izan zen, eta beste biak ikasleek eurek aukeratutakoak. Haur Hezkuntzako ikasleek arreta handiz eta harriduraz jarraitu zuten emanaldia, musikaz gozatuz eta instrumentu berria gertutik ezagutuz. Kontzertuaren amaieran, gainera, ukelelea ukitu eta jotzeko aukera ere izan zuten, esperientzia aberasgarri eta motibagarri bihurtuz.

ARGAZKIAK

Azken albisteak

LH5eko ikasleek egun paregabea igaro dute Donostian.
Tinko programaren barruan, LH 1., 2. eta 3.mailako ikasleak Tolosako Leidor aretoan izan dira.  Bertan Heidi, katamotzaren erreskatea pelikula ikusteko aukera izan dute. Goiz pasa ederra!
Haur hezkuntzako ikasleak hilabetero bezala liburutegira joan dira. Liburuz inguratutako txoko magiko honetan, ipuinak arakatzeko, irudiak behatzeko eta gehien gustatu zaizkien liburuak hautatzeko aukera izan dute.
Euskarari eta ikastolei laguntzeko hainbat ekimen ditugu martxan!