Skip to main content

Kukuari bisita HH

Irudia
Kukuari bisita HH

Udaberriaren etorrera ospatzeko Argitxok eskutitza baten bidez bere basora bisita bat egitera gonbidatu ditu Haur Hezkuntzako haurrak kukua entzutera. Bertan, isiltasunean basoko soinuak entzun dituzte. Kukuaren kantua ez dute entzun baina bai argitxoren kapelako zintzarritxoa tilin-tilinka airetan. Amaieran, elkarrekin kukuaren abesti desberdinak abestu dituzte eta Argitxoren etxean, gelan egindako marrazkiak utzi dituzte. Ea datorren urtean kukua entzuten duten!

ARGAZKIAK

Azken albisteak

LH5eko ikasleek egun paregabea igaro dute Donostian.
Tinko programaren barruan, LH 1., 2. eta 3.mailako ikasleak Tolosako Leidor aretoan izan dira.  Bertan Heidi, katamotzaren erreskatea pelikula ikusteko aukera izan dute. Goiz pasa ederra!
Haur hezkuntzako ikasleak hilabetero bezala liburutegira joan dira. Liburuz inguratutako txoko magiko honetan, ipuinak arakatzeko, irudiak behatzeko eta gehien gustatu zaizkien liburuak hautatzeko aukera izan dute.
Euskarari eta ikastolei laguntzeko hainbat ekimen ditugu martxan!