Skip to main content

Familia tailerrak Haur Hezkuntzan

Irudia
Tailerrak

Haur Hezkuntzako ikasleak (4 eta 5 urtekoak), tailer bereziak egiten ari dira gurasoen laguntzarekin. Lau urteko gelara Jon Ander etorri zen, eta papiroflexia tailerra burutu zuten. Haurrek arreta handiz jarraitu zituzten azalpenak, eta oso gustura eta pozik aritu ziren paperarekin forma politak sortzen. Hala nola; hegazkina, itsasontzia...Bost urteko gelan, berriz, Heysell eta Mariam izan genituen bisitan. Amaren Egunerako sorpresatxo bat prestatzeko asmoz, eskulan ederrak egin zituzten ikasleekin batera.Eskerrik asko bihotzez Jon Anderri, Heysell eta Mariami zuen denbora, ilusioa eta parte-hartzeagatik! Familiaren laguntzari esker, arratsalde berezia eta aberasgarria izan zuten gure ikasleek.

ARGAZKIAK

Azken albisteak

LH5eko ikasleek egun paregabea igaro dute Donostian.
Tinko programaren barruan, LH 1., 2. eta 3.mailako ikasleak Tolosako Leidor aretoan izan dira.  Bertan Heidi, katamotzaren erreskatea pelikula ikusteko aukera izan dute. Goiz pasa ederra!
Haur hezkuntzako ikasleak hilabetero bezala liburutegira joan dira. Liburuz inguratutako txoko magiko honetan, ipuinak arakatzeko, irudiak behatzeko eta gehien gustatu zaizkien liburuak hautatzeko aukera izan dute.
Euskarari eta ikastolei laguntzeko hainbat ekimen ditugu martxan!