Skip to main content

Ispiluari Begira tailerra

Irudia
Ispiluaren Aurrean

LH2ko ikasleek hizkuntza‑ohituren inguruko hausnarketa sakona egin dute UEMAk eskainitako Ispiluari Begira tailerraren bidez. Saioak aukera paregabea eman die ikasleei beren eguneroko hizkuntza‑praktikak aztertzeko, ohartu gabe egiten dituzten hautuez jabetzeko eta euskararen erabileran eragiten duten faktoreak identifikatzeko. Tailerraren berezitasun handienetako bat izan da ikasleak eta gurasoak elkarrekin aritu direla hausnarketan. Belaunaldien arteko elkarrizketa horrek ikuspegi aberasgarriak ekarri ditu, eta familian bertan hizkuntzaren inguruko kontzientzia lantzeko aukera sortu du. Esperientzia oso interesgarria eta aberasgarria izan da, bai ikasleentzat, bai gurasoentzat, eta euskararen erabilera indartzeko bidean urrats bat gehiago  eman dugu ikastolan.

ARGAZKIAK

Azken albisteak

Gure ikastolako txikienek tenperarekin esperimentatzeko aukera izan dute. Pintzelak eskuetan hartu eta kristalaren gainean margotuz, sormena eta irudimena lantzeko esperientzia aberasgarri eta dibertigarriaz gozatu dute.
Ikastolan arte-hezkuntzaren arloko eskaintza zabaldu nahi izan dugu aurten, ikasleei sormena, adierazpen artistikoa eta trebetasun praktikoak garatzeko aukera berriak eskainiz.
LH6.mailan “Mundua aldatzen ari da” proiektuan buru belarri gabiltza. Aldaketa hauen aztarnak ezagutzera etorri gara Zumaiara egun pasa.
Ostiralero bezala, Argitxo bere bidaia bereziarekin hasi da! Haur Hezkuntzako ikasleek Argitxo txandaka eramango dute etxera , asteburua elkarrekin igarotzeko.