Skip to main content

Agenda 30ek bultzatuta espazioen garbiketa egin dute ikasleek

Irudia
Inguruak garbitzen

Egun hauetan, Ibarrako Udalak Ikastolaren inguruko belarrak moztu ditu. Belar mozketa hori aprobatxatuz, Agenda 30 taldeak bultzatuta ikasleekin espazioaren garbiketa Auzolanaren bitartez egin dute. Adin guztietako ikasleak aritu dira lan honetan eta argazkitan dituzue txukunketa horien emaitzak.
Zorionak eta eskerrik asko parte hartu duzuen guztioi! 

ARGAZKIAK HEMEN

Azken albisteak

Aurtengo LHko Sukaldaritza tailerra gozo gozo hasi dugu Uzturpe ikastolan. Gure ikasleek fruitu gorrien mermelada kozinatu zuten oraingoan!
LH 5eko ikasleak egun zoragarria igaro zuten Donostiako Eureka! Zientzia Museoan. Bisita hasteko, planetarioaz gozatzeko aukera izan zuten.
Mendi itzuli ederra egin zuten atzo Bedaiotik abiatu eta Balerdipean Urdileko eta Zarateko lepoetatik igaroz. Bertan udazken kolore zoragarriez gozatzeko aukera izan zuten.
DBH4ko ikasleak Ormaiztegiko "Zumalakarregi Museoan" izan dira, Karlistaden eta Industrializazioaren inguruko erakusketaz gozatzen.