Skip to main content

Loatzo eta Uzturpe Ikastolak "Bertso Musikatuak" izeneko emanaldia antolatu dute

Irudia
Loatzo eta Uzturpe Ikastola

Joan den asteartean hilaren 27an Uzturpe Ikastolak antolatutako Kultur Astearen harira, Loatzo musika eskolak eta Uzturpe Ikastolak elkarlanean "Bertso Musikatuak" izeneko emanaldia antolatu zuten. Bertan Loatzon musika ikasketak burutzen ari diren ikasleak eta Uzturpeko ikasleak elkarlanean zenbait abesti interpretatu eta abestu zituzten. Emanaldia Ibarrako San Bartolome elizan burutu zen eta ikus-entzule asko bertaratu zen. Mila esker denoi!!!

ARGAZKIAK HEMEN

Azken albisteak

LH5eko ikasleek Tolosaldeko Mankomunitateak antolatutako Ekin kanpainan parte hartu dute.
Gau Beltzaren Ibilbidean aritu diren ikasle eta irakasleekin ibilbidearen balorazioa, hurrengo urterako proposamenak eta eskertza egin dugu ikastolan.
DBH 4ko ikasleak  Galtzagorri Elkarteak sustatutako Podcast grabazioan izan ziren. Iazko ikasturtean gure ikasleek "Liburu Gaztea" lehiaketan parte hartu eta lehen saria eskuratu zuten.
Beste ikasturte batez, Ibarra Martxan ekimenarekin bat egin du Uzturpe Ikastolak.