Skip to main content

Asteburu Pedagogikoa

Irudia
Asteburu Pedagogikoa

Urtarrilaren 24an eta 25ean Asteburu Pedagogikoa antolatu zuen Uzturpe Ikastolak. Elkarrekin egon, ideiak partekatu, hausnartu, ikasi eta gozatzeko aukera izan zuten irakasleek beste urte batez. Larunbat goizean, Anoetako Herri Ikastolako proiektu eraldatzailea ezagutzeko lan saio emankorra egin ostean, arratsaldean goizean ikusitakoaren inguruko  hausnarketa saio mamitsua burutu zuten bertaratuek elkarrekin afaltzera joan aurretik.  Igandean, Manex Beristainek gidatutako Barreterapia saioaz gozatzeko aukera izan zuten parte hartzaileek. Uzturpeko langileriak berriz ere hobekuntza iraunkorraren bidean formatzeko konpromisoa erakutsi zuen. Eskerrik asko parte hartu duzuen guztioi!

ARGAZKIAK HEMEN

Azken albisteak

LH5eko ikasleek Tolosaldeko Mankomunitateak antolatutako Ekin kanpainan parte hartu dute.
Gau Beltzaren Ibilbidean aritu diren ikasle eta irakasleekin ibilbidearen balorazioa, hurrengo urterako proposamenak eta eskertza egin dugu ikastolan.
DBH 4ko ikasleak  Galtzagorri Elkarteak sustatutako Podcast grabazioan izan ziren. Iazko ikasturtean gure ikasleek "Liburu Gaztea" lehiaketan parte hartu eta lehen saria eskuratu zuten.
Beste ikasturte batez, Ibarra Martxan ekimenarekin bat egin du Uzturpe Ikastolak.