Skip to main content

Sahara herrialdearen aldeko bilketa

Irudia
Sahara bilketa

Urte hasiera guztietan egiten duen moduan, Tolosaldea Sahararekin elkarteak janari eta material bilketa egingo du hilabete honetan eta Uzturpe ikastola bilketa gune bat izango da. Urtarrilaren 31 bitarte, ikastolako sarreran kokatu dugun txokoan elikagai eta materialak ekartzera animatzen zaituztegu, Saharar herriarekiko elkartasun keinu gisa.

Azken albisteak

Gure ikastolako txikienek tenperarekin esperimentatzeko aukera izan dute. Pintzelak eskuetan hartu eta kristalaren gainean margotuz, sormena eta irudimena lantzeko esperientzia aberasgarri eta dibertigarriaz gozatu dute.
´"Euskarari Puzka" udazkeneko kanpaina abiatu du Errigorak eta saskiak eskatu ahalko dira azaroaren 12ra arte.
Ikastolan arte-hezkuntzaren arloko eskaintza zabaldu nahi izan dugu aurten, ikasleei sormena, adierazpen artistikoa eta trebetasun praktikoak garatzeko aukera berriak eskainiz.
LH6.mailan “Mundua aldatzen ari da” proiektuan buru belarri gabiltza. Aldaketa hauen aztarnak ezagutzera etorri gara Zumaiara egun pasa.