Skip to main content

Matrikulazioa (otsailaren 2tik 13ra)

Irudia
Matrikulazioa

ZERGATIK UZTURPE IKASTOLA

  • Familiekin batera kalitatezko euskal hezkuntza eskaintzen dugulako.
  • Naturarekin bat bizitzen ikasten dugulako.
  • Herritik herriarentzat sortutako guraso kooperatiba delako.
  • Ibarran hazi, hezi eta bizitzeko funtsezko eragile delako.
  • Ibarrako jatorri aniztasunak ikastolan tokia duelako.
  • Euskaran eta Euskal Herrian ardaztutako proiektu pedagogikoa duelako.
  • Bertako eta sasoiko produktuekin egindako menu orekatua eskaintzen dugulako.
  • Ikasleak eta komunitatea erdigunean jartzen ditugululako. 

    EZAGUTU GAITZAZU

  • 943 67 12 99 telefonora deituz eta bilera eskatuz.
  • Esteka honetan bilera eskatuz.
  • Urtarrilak 31ean 10:00etan Emeterio Arreseko eraikinean egingo dugun ate irekien saiora joanaz.

     

    MATRIKULAZIORAKO BEHARREZKOA DEN DOKUMENTAZIOA

  •  Ikasleei eta tutoreei dagokion Famili Liburuko orriaren edo erregistroko orriaren fotokopia.
  • Tutoreen NANaren fotokopia.
  • Famili helbidearen inguruko udalaren erroldagiria (ikasle/tutoreak)
  • Matrikula datuen inprimakia
  • Banaketa edo dibortzio kasuan, sententzia eta hitzarmen erregulatzailea.

     

    IDAZKARITZAKO ORDUTEGIA

  •  Egialdeko eraikinean astelehena, asteartea, asteazkena eta ostirala 9:00etatik 17:00etara. Otsailaren 12an (osteguna) 9:00etatik-12:00etara
  •  Emeterio  Arreseko eraikinean (2 urteko gela) astelehenetik ostiralera 9:00etatik 14:00etara. Otsailaren 12an (osteguna) 9:00etatik-12:00etara

     

Azken albisteak

Gure ikastolako txikienek tenperarekin esperimentatzeko aukera izan dute. Pintzelak eskuetan hartu eta kristalaren gainean margotuz, sormena eta irudimena lantzeko esperientzia aberasgarri eta dibertigarriaz gozatu dute.
Ikastolan arte-hezkuntzaren arloko eskaintza zabaldu nahi izan dugu aurten, ikasleei sormena, adierazpen artistikoa eta trebetasun praktikoak garatzeko aukera berriak eskainiz.
LH6.mailan “Mundua aldatzen ari da” proiektuan buru belarri gabiltza. Aldaketa hauen aztarnak ezagutzera etorri gara Zumaiara egun pasa.
Ostiralero bezala, Argitxo bere bidaia bereziarekin hasi da! Haur Hezkuntzako ikasleek Argitxo txandaka eramango dute etxera , asteburua elkarrekin igarotzeko.