Skip to main content

Ikastolen Hezkuntza Marko Orokorra

Irudia
Marko Orokorra

Jardun biko ikastaro honek bi atal izango ditu: Batetik, irakasle bakoitzak on-line egin beharko duen lan pertsonala eta bestetik, ikastolan gauzatuko diren saio kolektiboak. Bertan, Ikastolen historia, zer den Ikastola, nondik gatozen, nora goazen, zer den kooperatiba bat eta batez ere nora goazen landu, hausnartu eta pertsona-eredua garatzen arituko gara.

Ikastolen Hezkuntza Marko Orokorra gure hezkuntza ulertzeko eta garatzeko elementuak barne hartzen dituen egitura da. Helburua ikasleei pertsona-eredu bat garatzen laguntzea da, eta horretarako, hezkuntza-ildoak, printzipio psikopedagogikoak eta curriculuma biltzen ditu bere baitan.

Aurrerago, Ikastolen Hezkuntza Marko Orokorra zer den langilego guztiari zabalduko zaio, izan ere, nahiz eta formazio hau irakasleentzat bideratua dagoen komunitate osoak honen inguruan jakitea garrantzitsua dela iruditzen zaigu. Eta ez jakitea bakarrik, bertan murgiltzea eta denon artean bide hau egin dezagun denok txalupa berberean gaudela ziurtatu behar dugu, inor atzean edota kanpoan geldi ez dadin. Ikastolako familiek ere izango duzue gogoetan murgiltzeko aukera.

Azken albisteak

LH5eko ikasleek Tolosaldeko Mankomunitateak antolatutako Ekin kanpainan parte hartu dute.
Gau Beltzaren Ibilbidean aritu diren ikasle eta irakasleekin ibilbidearen balorazioa, hurrengo urterako proposamenak eta eskertza egin dugu ikastolan.
DBH 4ko ikasleak  Galtzagorri Elkarteak sustatutako Podcast grabazioan izan ziren. Iazko ikasturtean gure ikasleek "Liburu Gaztea" lehiaketan parte hartu eta lehen saria eskuratu zuten.
Beste ikasturte batez, Ibarra Martxan ekimenarekin bat egin du Uzturpe Ikastolak.