Skip to main content

Naturaren zikloak ezagutzen LH5 eta LH6ean

Irudia
Naturaren zikloak

Lehen hiruhilekoan naturaren zikloak ezagutzen aritu dira LH5. eta LH6. mailetan. Amaiera bikaina eman diote Leitzako Alke Kultur Taldeak argitaratu berri duen “Orantzaroa Ilunbetik Argitara” ipuinaren kontaketarekin eta neguko solstizioaren azalpenekin, gure lankide Saioa Mendiaren eskutik.

Azken albisteak

Gure ikastolako txikienek tenperarekin esperimentatzeko aukera izan dute. Pintzelak eskuetan hartu eta kristalaren gainean margotuz, sormena eta irudimena lantzeko esperientzia aberasgarri eta dibertigarriaz gozatu dute.
Ikastolan arte-hezkuntzaren arloko eskaintza zabaldu nahi izan dugu aurten, ikasleei sormena, adierazpen artistikoa eta trebetasun praktikoak garatzeko aukera berriak eskainiz.
LH6.mailan “Mundua aldatzen ari da” proiektuan buru belarri gabiltza. Aldaketa hauen aztarnak ezagutzera etorri gara Zumaiara egun pasa.
Ostiralero bezala, Argitxo bere bidaia bereziarekin hasi da! Haur Hezkuntzako ikasleek Argitxo txandaka eramango dute etxera , asteburua elkarrekin igarotzeko.