Skip to main content

Olentzeroren ibilbide antzeztua

Irudia
Gabonetako ibilbide antzeztua

 Lehengo urtean ere hasi ziren ibilbide honekin, baina aurten eguraldia lagun, naturan zehar egin dute antzerki ibiltaria. Ibilbidean zehar 7 txoko aukeratu dituzte eta txoko bakoitzean istorio bat kontatu dute ikasleek. Horretarako, Mihurak, Suak, Urak eta Desirek duten magiaz busti dituzte umeak. Landareen izatea magikoaz, suak amalurrari ematen dion indarraz, urak duen garbitzeko propietateez  eta familiak eskaintzen digun babesaz hitz egin digute.  Ibilbidea Uzturpe Ikastolan hasi, Egi Baserriaren ondotik jarraitu, ondoren Etxezarretako Baserrian geldialditxoa egin, antzinako "labaderoan" uraren kontakizunak azaldu eta Argitxoren etxean bukatu dute. Oso gustura aritu dira, bai gure antzezle gazteak eta baita gure ikastolako txikiak ere. Magiaz gozatzeaz gain euskal kulturaz blaitu dira gure ikasleak!

ARGAZKIAK HEMEN

Azken albisteak

Gure ikastolako txikienek tenperarekin esperimentatzeko aukera izan dute. Pintzelak eskuetan hartu eta kristalaren gainean margotuz, sormena eta irudimena lantzeko esperientzia aberasgarri eta dibertigarriaz gozatu dute.
Ikastolan arte-hezkuntzaren arloko eskaintza zabaldu nahi izan dugu aurten, ikasleei sormena, adierazpen artistikoa eta trebetasun praktikoak garatzeko aukera berriak eskainiz.
LH6.mailan “Mundua aldatzen ari da” proiektuan buru belarri gabiltza. Aldaketa hauen aztarnak ezagutzera etorri gara Zumaiara egun pasa.
Ostiralero bezala, Argitxo bere bidaia bereziarekin hasi da! Haur Hezkuntzako ikasleek Argitxo txandaka eramango dute etxera , asteburua elkarrekin igarotzeko.