Skip to main content

Saio Literarioa Galtzagorri Elkartearen eskutik

Irudia
Galtzagorri

Doako egitasmo honen helburua haur eta gazteengan (2 urtetik 16 urtera) euskaraz irakurtzeko zaletasuna sustatzea eta heziketa literarioan trebatzea da. Galtzagorriko profesionalak liburu sorta eder bat aurkeztu eta hauekin irakurzaletasuna sustatzeko egin daitezkeen estrategiak erakutsi zizkien.

Egunerokoan  ikasleekin ikasgelan lantzeko baliagarriak izango diren ipuin zoragarriak eskuratu zituzten. Mila esker Imanol, zure jakintza eta pasioa gurekin partekatzeagatik!!!

Azken albisteak

Gure ikastolako txikienek tenperarekin esperimentatzeko aukera izan dute. Pintzelak eskuetan hartu eta kristalaren gainean margotuz, sormena eta irudimena lantzeko esperientzia aberasgarri eta dibertigarriaz gozatu dute.
Ikastolan arte-hezkuntzaren arloko eskaintza zabaldu nahi izan dugu aurten, ikasleei sormena, adierazpen artistikoa eta trebetasun praktikoak garatzeko aukera berriak eskainiz.
LH6.mailan “Mundua aldatzen ari da” proiektuan buru belarri gabiltza. Aldaketa hauen aztarnak ezagutzera etorri gara Zumaiara egun pasa.
Ostiralero bezala, Argitxo bere bidaia bereziarekin hasi da! Haur Hezkuntzako ikasleek Argitxo txandaka eramango dute etxera , asteburua elkarrekin igarotzeko.