Skip to main content

Ikastolako langileak itxialdian

Irudia
Itxialdia

2023ko ekainean sinatutako akodioaren arabera,  ikastoletako LANGILE GUZTIEK 2027rako sektore publikoko kategoria berdineko langileekin lansari parekatzea izan behar zuten eta administrazioak lansari igoera hori finantzatzeko konpromisoa hartu zuen. Bestetik, akordio berdinaren baitan, sektore publikoko langileen eta ikastoletako langileen lan-baldintzen homologazioa erdiesteko mahai tekniko baten sorrera eratzea adostu zen. 
Akordio horren ostean, LABek, Ikastolek eta EIBk 2024ko urtarrilean 2021-24 epealdiko lan-hitzarmena berritu zuten %15,3ko lansari igoerekin. Hezkuntza Sailak bere hitza ez du bete eta ordainketa eskuordetuan dauden irakasleen lansari igoerak soilik  finantzatu ditu beste langile guztien lansari igoerak ikastolek, euren baliabideetatik, ordaindu behar izan dituztelarik. Era berean, lan baldintzen homologazioaren bidean sortu beharreko mahai teknikoa oraindik sortzeke dago. 
Azken mahai tekniko hau sortzeari garrantzia handia ematen zaio, bertatik ikastoletako langileen lan baldintzetan eta familia eta ikasleek jasotzen duten hezkuntza zerbitzua hobetzeko baliabideak iristea ekar dezakelako.  
Tolosan eskualdeko ikastola guztietako langileak bildu ginen eskakizun hauei sostengua emanez eta Uzturpe Ikastolan hainbat irakaslek gaua pasa dute. Ikastoletako langileok kalitatezko hezkuntza sistema nazional baten aldeko borrokan jarraituko dugu.

Azken albisteak

Udako oporren aurretik ARITUZ webgunearen berri eman nahi dizuegu. Euskara hutsezko kantu, jolas, asmakizun eta gainerakoez familia giroan gozatzeko baliabide sorta biltzen du, etapaka sailkatuta.
2 urteko gelan, azken egunotan familiek bisita egin digute, eta esperientzia oso aberasgarria izan da.
DBH4ko ikasleek Gizarte eta Arte Eszenikoko ikasgaien arteko proiektu interesgarri bat bideratu dute
DBH3ko Arte Eszenikoko ikasleek azken 3. hilabetean sortu duten antzezlana ekainaren 10ean taularatu dute Alegiako Zinean. Nor da Nor?